2/3: Zergatik EKIN proiektuan sartu ?

Publié le Wednesday 27 March 2019 - Non classé

EKIN, partaide sare baten garapen eta animaziorako tresna da: gizarte ekintzako egiturak, mediko-sozialak, kultur eragileak, aisialdietakoak, lurraldeetako erakundeak, baita gizarte zibileko beste erakundeak ere.

Zergatik EKIN bezalako proiektua bideratu elbarritasun egoeran dauden pertsonei begira?

  • Autonomia eta gizarteratzea bermatzeko eta hobetzeko
  • kultura, aisialdi eta kirol zerbitzu eta jardueretan parte hartzea errazteko, eta beren gaitasunak estimulatzeko
  • gizartean besteen neurrira parte har dezaten

Zer balio erantsi ekar dezake honelako proiektu batek gizarte zein arlo mediko-sozialeko egiturentzat?

  • kanpora irekitzea sarean hobeki jarduteko
  • lurralde arduratsu eta iraunkorraren garapen eta orekaren eragile nagusi gisa ikusiak eta aitortuak izateko

Zertarako jo behar dugu gizarte zibil eta herritarrengana?

  • Mugaz gaindiko eremuan pertsona desberdinen arteko trukaketa dinamikei bultzada emateko ohiko dinamika bateratzaile batekin
  • gizarte lotura osatzen laguntzen duten jarduera eta zerbitzuen eskaintza areagotzeko eta hauetarako sarbidea errazteko.

3/3 : Ikus itzazu jarduera aukerak