3/3 : Ikus itzazu jarduera aukerak

Publié le Wednesday 27 March 2019 - Non classé

Proiektua esperimentatzeko faseak laster hasiko dira. Hona adibide zenbait:

Hazparnen 2019ko ekainaren 23an ospatuko den Tanborrada kalejiran parte hartzea.

2019ko maiatzean trizikloekin ibilbide kulturala Donostian

Gizarte eta arlo mediko-sozialeko erakundeetan dauden gazteek “beren auzoko” baliabideen on-line mapa lankidetzan osatzea, beren gaitasun digital eta sozialak lantzeko eta finean gizarteari ekarpen bat egiteko… eta ondoren, “beren auzoa” beste erakunde batzuetako gazteei ezagutaraztea.

gizarte eta arlo mediko-sozialeko erakundeetako gazteek bideo eta tutorialak sortzea, mugaz beste aldeko gazteekin trukatu ahal izateko. Honen helburua da beste errealitateak ezagutzea, gaitasun digitalak eta talde lanerako gaitasunak hobetzea, eta ororen buru elkarren arteko topaketak antolatzea .

Mugaz gaindiko futbol lehiaketa bat antolatzea gizarte ekintzako eta arlo mediko-sozialeko erakundeetako gazteentzat, esperientziak eta baloreak partekatzeko, talde izaera azkartzeko eta mugaz beste aldeko ezagutza azkartzeko.

1/3: Zer da EKIN proiektua? Jarduerak partekatzeko plataforma digitala!